XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena dela, kontu hau apur bat gehiago landu beharko nuke, ze egoera nahiko berde ikusten dut oraindino; eta ez daukat horretarako asti askorik.

Ez dakit merezi duen... Gauzak egitekotan ondo egin behar dira.

Logelara heldutakoan Gaizkak ohea erakutsi zion Laurari.

- Ze ohe handia! Kristorenak egingo ditugu hemen.

- Bai, oso gustura egingo duzu lo.

- Ni itzuli arte gera zaitezke.

- Ez du merezi, ez, gauza onak presaka egitea.

- Orain atseden har dezala ordu batzuetan eta gero lanetik bueltatzen naizenean bai; orduan bai, orduan ohean zuzen sartuko naiz eta txortan latz!

- Eta zu? Ezin dut sinetsi!

- Lanera joan behar dut, bestela berandu ibiliko naiz eta.

- Baina zu ez arduratu; albait lasterren itzuliko naiz eta zu hemen aurkitzea espero dut.

- Ez joan, eee! Ea, eman musutxo bat aitatxori alde egin aurretik...

- Pa. Bai. marikoia da; edo tontolapiko hutsa.

- Ala lilura galtzen hasi naiz?

- Ez ote nago behar bezain sexy?

- Ez zait inoiz honelakorik gertatu. A ze porrota!

Gaizkak alde egin zuen azkenik, Laura ohe zabalean bakarrik eta zalantzetan murgildurik utzita.

Horrela egon zen neska gaztea aldi baten, lo hartu ezinik.

Gero bigarren aldiz aditu zuen komuneko bonbaren hotsa, eta hortik gutxira logelako atea zelan irekitzen zen ikusi zuen.

- Zer moduz, neskatxa?

- Aupa, Oskar, barruak husten jarraitzen duzu?